Zer da euskaraldia?
11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
|
Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake. Nola egingo dugu? Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez: Ahobizi: ertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Zer lortu nahi dugu? Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.Zarautzen, esaterako, biztanleriaren %74,14ak badaki euskaraz, eta %10,96ak ulertzen du, beraz,
Non egingo dugu? Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan. Nork har dezake parte? 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu! Eta bitartean, zer egin dezakegu? Zarautzen ere martxan da Euskaraldia antolatzeko batzordea. Hainbat herritarrek eta eragilek, eta Zarauzko Udalak osatzen dugu, eta Euskaraldia Zarautzen sustatzea eta ahalik eta jende gehienak ekimenean parte hartzea da gure helburua. |