Parte hartu!
Animatu zaitez 11 egunetan zehar zure hizkuntza ohiturak astintzera.
|
Euskaraldian parte hartu nahi duzula? ONGI ETORRI!
Parte hartzeko, herritarrek izena eman behar dute ahobizi edo belarriprest moduan. Iraila bitartean komunikazio eta saretze lanetan gabiltza, guztiok ondo ulertu dezagun zer den Euskaraldia, zer lortu nahi duguna, eta ondo barneratu ditzagun ahobizi eta belarriprest figurak, bat aukeratu aurretik. Horregatik, izen-emate epea irailaren 20an zabalduko da Euskal Herri osoan. Bi modu egongo dira izena emateko: online eta eskuorrien bitartez. Izena eman ondoren, parte-hartzaileei prestakuntza saio laburrak eskainiko zaizkie Zarauzko Batzordetik. BAMeko kideek dioten bezala, "ohitura aldaketak ez dira inprobisatzen", eta Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa bat denez, garrantzitsua da aurrez 11 egun horietarako prestatzea. Saioak ezberdinak izango dira ahobizi eta belarriprestentzat eta egungo hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeaz gain, Euskaraldian zehar erabiltzeko tresnak ere lantzeko aukera izango dute. |
"Ohitura aldaketak ez dira inprobisatzen"